Pasaden 2013ko irailaren 23an marokoar armada behin ere ikaragarrizko bidegabekeria burutu du saharar herriaren kontra. Rachid Chine, 20 urteko saharar batek, asesinatua izan zen Tizmiko eskualdeko kanpamendu bat, non 50 jaima suntsitu ziren, indarrez botatzearen kontra protesta egiten ari zen bitartean. Ekintza honek izugarrizko liskarra eragin zuen marokoar polizia eta saharar herriaren artean. ondorioak gazte honen hilketa eta hamarka saharar zaurituak izan ziren. Gertaera honek Donostiako udaletxean “Meheris, itxaropen posiblea. Hobi komunak eta lehen desagertutako sahararren identifikazioa” liburuaren presentazioa eta gero. Liburu honetan Carlos Martín Beristain egindako inbestigazioa ateratzen da eta marokoar balekin hildako desagertutako sahararren hobi komunen existentzia frogatzen da...